Elgoibarren rollerskitan

Edurne, Cynthia eta Haritz, SanPedron Elgoibarren

Edurne, Cynthia eta Haritz, SanPedron Elgoibarren

Goiz pasa ederra egin dugu Irrintzi Ski taldeko hiru partaidek Gipuzkoa aldean. 2 gradu markatzen zituen termometroak Irrintzinetan sartu eta bidaian jarri garenean, badator negua. Cynthia, Edurne eta ni (Haritz), La Vieja Guardia, berriz elkarrekin lehiatzeko prest. Elgoibarrera ailegatu ta segituan topatu ditugu bertako eskiadoreak. Orduantxe hasi gara konturatzen, lasterketaren gogortasunaz. Patinatzen igoko ginela erran dugunean, harridura aurpegiak ikusi ditugu. Igoera nolakoa zen azaldu digutenean jakin dugu zergatik. 3Kilometro ta 800metro eskasetan, 360 metroko desnibela genuen aurrean, gehiena, bi malda bortitzetan banatuta.

Benga ba, beldurrik gabe aurrera. Irteera neutralizatua eta segituan txilibituaren hotsa lehen aldapatzarra ikusi dugunean. Que leches a romper. Indartsu jo dut nik lehen metrotan nerekin Cynthia eramanez. Atzerago geratu dira Edurne eta beste rollerkiadoreak, hauek klasikon igotzen. Laister somatu dut lasterketaren gogortasuna. Cynthia bitartean aurreraka indartsu. Gutxinaka gutxinaka joan dira pasatzen beste lehiakideak. Orduantxe hasi da gogorrena, norberaren kontrako lasterketa. Beste malda, mat, kurba bat…hemen bukatuko da? Ah ez gorago, eta beste malda bat. Rollerskiek etengabe irrist egiten zuten asfalto bustian, desoroso malda gogorregi hauetan gozatzeko. Benga orain fuerteago, hemen jendea txaloka dago eta luzitu behar gara. Arnasketa kontrolatuta, ia ia iritsi da bukaera. Azken txanpan, helmugaratzean, berriz ere hezetasuna zoruan eta ezin patinatzen gozatu. Pena bat. Bainan pozik helmugapetik pasatzean. Cynthia lehendabizikoa heldu da, txapelduna, lagunarteko laisterketa honetan. Edurnek, lurra hartu bi alditan, rollerskiekin irristatuta eta kotxean amaitu du Idotorberako igoera. Hala ere hiruok pozik, goizpasa polita geratu zaigulako, izerdi egin dugulako eta Elgoibarko jendearekin egon garelako. Hurrengo urtean gehio…ziur!

Haritz Pascual

Irrintzi Ski Taldea



Categorías:Uncategorized

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: