Livignon gozatzen!

Testua: Berasa, Maeztu eta Pali

Lehenengo eguna: Bidai luzea izan zen. Goizeko 6etan atera ginen, zenbait ordu lo egin eta gero gaueko 10etan elurra zela eta, kateak jartzera gelditu ginen. Gaueko 11etan ailegatu ginen. Egun osoa kotxean eman genuenez bidaia bukatzerakoan gorputzak gogorrak eta eskiatzeko gogo handiak genituen.

WhatsApp Image 2019-11-14 at 21.30.09

Bigarren eguna: Gosaria 8tan eta 9:30etan bageunden eskiatzen. Lehenengo eguna izanda, klasiko eskiekin lasai lasai pistak ezagutzera joan ginen. 12:30tan bazkaldu eta 15.30tan berriro ere pistetan ginen. Orain skating teknika lantzeko jolas batzuk egin genituen. Pistetan mundu osoko eskiatzaileak ikusi genituen: Japon, Tailandia, Alemania, Noruega…. Baita ezagunak ere, Imanol Rojo eta Irineu bezala.
Eskiatu ondoren, eskiak garbitu,parafinatu eta etxekolanak egiten genituen. Afaria 19:30etan, ondoren luzatu eta bakootzak bere apartamendura joaten ginen. (Batzuk berriz ikasera ohera sartu aurretik)

WhatsApp Image 2019-11-16 at 21.55.00

Hirugarren eguna: CENAkoekin oso gustora, giro ona, eta berriz 9:30tan skating egitera.Gosarian, CENAkoek hain gustuko duten “porritx”a jan genuen. Energia hoiekin maldetan serie gogorrak egin genituen. Bukatzerakoan hain nekatuak geundenez Xabik egin zuen bizkotxo osoa banatu eta jan genuen bazkaldu aurretik. Arratsaldean, teknika egiten aritu ginen eta Laiak bere tabletarekin hainbat bideo egin zituen, ondoren hauek aztertzeko eta teknika hobetzeko.
Laugarren eguna: Gau guztia elurra egiten aritu zenez makinak ez zituzten pistak landu, beraz, gosaldu aurretik eskiatzera joaterakoan pistak gure eskiekin zapaldu genituen, horrela 200metroko pista bat sortu genuen eskiatu ahal izateko. Gosaltzera joan ginean, lehiotik hainbat eskiatzaile ikusi genituen gure pista erabiltzen zerbait eskiatu ahal izateko. Gosaldu ondoren, Livignon dagoen zirkuitora abiatu ginen, makinek zertxobait zapaldu baitzuten. Han “empuja” entrenamendua egin genuen.
Bostgarren eguna: test egun gogorra. Goizean eskiei argizaria eman eta berotzera joan ginen testa prestatzeko. 6 eta 4 kilometroko ibilbidea egin genituen eta behin bukatua denborak aldendu genituen. Ondoren, lasai-lasi ordu erdi bat eskiatu genuen bazkaltzera joan aurretik. Eskiatzen geunden bitartean, Argentinako eskiatzaile bat gurekin mintzatu zen eta esan zigun orain dela zenbait urte Mayencoseko entrenatzailea izan zela. Paisai zoragarriaz gozatu genuen, eguraldi bikainarekin. Bazkaldu eta gero, herrira jeitsi ginen hau ezagutzeko eta bertan hainbat erosketa egiteko. Batzuk manoplak eta borratxak erosi zituzten, aldiz beste batzuk garagardo 8 litro… Bueltatzerakoan furgonetako gurpil-kate bat erori zitzaigun eta tailer baten bila joan ginen. Bertan, berri bat erosi eta jartzeko laguntza eskatu genuen eta behin jarrita etxera itzuli, eskiak hartu eta gauean azken eskiada egin genuen. Bitartean Laia pizza batzuen bila joan zen. Denetariko pizzak dastatu genituen (kebab, patata frijituak…). Ondoren, presaka apartamentua bildu eta maletak itxi genituen.

WhatsApp Image 2019-11-16 at 21.34.30
Bukatzeko, orokorrean oso gustora egon gara eta pena handiarekin bagoaz etxera. Nahiko genuke berriz itzuli. Esperientzia oso positiboa izan da eta teknika asko ikasi dugu Laiarekin. Eta beti bezala, harreman bikaina CENA taldearekin.

74524719_1258832400976509_7703972345953648640_n



Categorías:Temporada 2019/2020

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: