Marxa Pirineu 2013

773740_10200201829155703_222586992_oGoiz hasi zen asteburua, goizegi agian….Belaguan egin behar ziren Nafarroako Txapelketak bertan behera geratuko zirelaren zurrumurrua ostegun gauen konfirmatu zenean. Botelasterrean, planak aldatu eta Lleserako bidean jarri genuen burua, Espainiako Distanzia Luzeko Txapelketetara. Izen emateak, aterpea erreserbatu, ordainketak…ti ta.

Goiz hasi zen larunbata, ia ostirala zenean…5etan irten ginen Irrintzinetan Catalunyarako bidean. Harat goiz ailegatzea zen helburua, egunaz gozatu eta ni (Haritz) luze eskiatzeko. Hurrengo eguneko lasterketa ez baitnuen korritzeko asmorik. Euri zaparrada batek eman zigun ongi etorria Lles-era, aterpeko berotasunean goxo goxo geratzeko gonbitearekin batera. Eskialdi motza egin behar izan genuen, blai eginda dutxarako bidea hartu genuen arte. A ze panorama…hurrengo egunekoa polita jartzen ari zen.

La Seu d´Urgell-en bazkaria eta aterkipeko paseoa egin ostean, Nordic Esport-eko lagunak agurtu genituen beren dendan. Bisitaldi laburra izan behar zena, erosketa konpultsibo ariketa bihurtu zen eta handik eski pare bat eta hainbat bastoirekin irten ginen, Iruñeatik wasap bidez heltzen zitzaikigun mandatuei erantzunez. Ah eta bai…neretzako hurrengo egunerako dorsal batekin ere joan ginen dendatik…mutil erraza naizela diote.

Lles-erako bueltan, Diego Ruiz, Carlos Lannes eta beste eskiadoreekin topaketa…”kontuz errepidean, elurra mara mara dabil portuaren goikaldean”. Ipurdia estututa, gutxika-gutxika, poliki-poliki ekin genion igoerari Irritzinetaren neguko gurpilen habilitateari erregutuz. Kurba bat, beste bat, orain jarri 2ª, orain 1ª…eta irrist…Portu erdian, gau ilunean, kateak…eskerrak Cynthia maisu den horretan bestenaz hantxe pasatuko genuen gaua. Odisearen ostean, parafina sesioa eta afaria.

Marxa Pirineu-129Elurtuta esnatu zen igandea. Pista geldoa, oso gaizki pisatuta…edo pisatu gabe, nahiz eta antolatzaileek kontrakoa erran eta heuren arteko txalokadak zein laudorioak banatzen zituztelatik. Ia abisatu gabeko zenbait atzerapenen ostean eman zen irteera. Xuabe xuabe Haritz…goazen. Lehenengo buklean sartu ginenean ohartu nintzen egunak ekarriko zizkidan komerietaz. Hura bai patata zelaia o patatala o nahi duzuten bezala. Txorkatilararte elurran sartuta, indar aunitz gastatzeko eguna. Benga ba…lehen buklea eginda, orain Cynthiak erran zidan dana maldan behera zela Aransararte…bai zera. Elurra geldo geldo eta maldan behera ere gogor eragin behar besoei. Hara, orain beste bukle luze bat…maldan gora. Eta hau nor da? Ah bai, Monsieur Mazó…txokolate pisko bat hartuko dut hurrengo abituallamendu puntuan. Benga orain bai maldan behera, gozatuz…itzuli bat, beste bat…bainan non dago helmuga? Ez dute kartel bat ere jarri…ah bai orain bai ikusten dut…bai bukatu da…Cynthia helmugan zai…pozik dago 5.heldu da helmugara. Txokolate pisko bat gehio eta Monsieur Mazó badoa.

Bukatu da abentura…ah ez…ez dagoela autobusik Lles-eko estazionera itzultzeko. 8 lagun Aransan botata eta antolatzaileak…beste batera. Ez da haien problema diote. Eskerrak jende ona dagoen eta antolatzaileek egin beharreko lana egiten duten. Orain bai, bukatu da. Irrintzineta badoa azkar…



Categorías:Temporada 2012/2013

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: