Irrintzi Skik 5 domin lortu ditu Espainiako rollerski txapelketetan

IMG_1225Pozik itzuli da Reinosatik Irrintzi Ski taldea, lepotik zintzilik 5 domin bainan batez ere inoizko sentsazio onenekin. Maila nagusian, Cynthia Martínezek lortu zuen Espainiako txapelketa. Infantiletan, nesken artean Irrintziko arrosa kolorea izan zuen podium-ak, Iranzu Guelbenzuren garaipenarekin, alboan Maider Garín (2.a) eta Irati Cuadrado (3.a) taldekideak zituelarik. Maila berean bainan gizonezkoetan, Lander Martinek, bigarren sailkatu zen, bere lagun katalanaren atzetik.

Ordutegi aldaketak, taldeak egunean bertan bidaiatu ahal izateko aukera eman zigun. Goiz irten ginen Iruñeatik Guelbenzu-Ozcoiditarren furgonetan, 5 eskiadore eta txofer bat. Eguerdi aldera ailegatu ginen Reinosara. Gelditu gabe, furgonetakin, Alto Campoorako igoera egin genuen, gero lasterketan topatuko genuena ikusi ahal izateko. Malda gogor eta luzeak, animali aunitz begira eta nola ez zaldi eta behi kaka errepidean. Behin korridoreak urduri jarrita, Reinosara buelta. Paseo luzea erlaxatzeko, bazkari legea zeruari begira eta lehen euri tantak arratsaldeko lehen orduetan.

Irteerako unean ekaitz handia Reinosa gainean, Alto Campoo aldean ere eguzkirik ez. Epaile eta talde ordezkariek lasterketa atzeratu eta mendatea igo gabe uztea erabaki zuten. Ordekako txapelketa motz eta intensoak izanen ziren.

Cynthia bakarrik sartu zen helmugan lasterketa bikainaren ostean
Cynthia bakarrik sartu zen helmugan lasterketa bikainaren ostean

Reinosan, Cynthiak hartu zuen irteera, eta lehen unetik bere aurkaritik ihes egitea lortu zuen. Haizearen kontra borrokatuz, beste korridoreen babesa bilatu zuen, tartea zabaldu ahal izateko. Arazorik ez, eta bakar bakarrik sartu zen helmugan.

Gerra emateko prest!
Gerra emateko prest!

Infantilak aldiz Espinillatik hartu zuten irteera. Giro ona Irrintziko korridore eta Catalunyatik iritsitako CENA taldeko eskiadoreen artean. Guda pinturak jarri zituzten Irrintzikoek aurpegietan, batailari aurre egiteko. Antza denez zortea eman zieten. Irteera bustia eta denak errepidera. Pol catalana segituan joan zen aurrera. Haren atzetik kadet emailako Silke katalana. Atzetik Iranzu, Maider eta Lander, bikain beren aurkariak jarraitzen. Piska bat atzerago Irati, luze eskiatuz eta gutxinaka gutxinaka bere lehiakidea zen Marta kataluniako neska aldenduz. Iranzu indartsu zebilen eta laster joan zen aurrerako, Silkeren parera ailegatuz. Motibatua zegoen burlatarra, eta segituan hartu zuen lasterketa burua. Horrelaxe, bakarrik, ihes eginda ailegatu zen helmugara. Merezitako urrezko domina. Atzetik heldu zen Maider. Erorikoa izan zuen arren, gogor eragin zien bastoiei azken maldetan, bigarren postua hartzeko. Lander ere gogor iritsi zen, nahiz eta aitortu zigun azken malda luze egin zitzaiola. Pozik Beorburuko eskiadorea, aurredenboraldi bikaina burutzen ari duena. Pozik ere Irati, ia sufrimendu aurpegirik gabe helmugaratuz. Lander bezala, entrenamenduetako lehen hilabete hauetako sorpresa izaten ari da Burlatarra.

IMG_1291Maiderrek min piska bat hartu zuen eskumuturrean, eta Reinosako ospitalean plakak eginda eta ezer larririk ez zela ikusita, pozik igo zen taldekideekin podiumera. Txutxeriak banatu ostean, buelta furgonetara, bidai luzea egiteko kantuan eta farren artean. 23,00tan iritsi ginen Iruñeara “En tol sarmiento” ikusteko indarrik gabe laster ohera.

Arrosa koloredun podiuma infantiletan
Arrosa koloredun podiuma infantiletan

Txapelketa hauek hausnarketa sakona behar dute, federazio, antolatzaile bainan baita taldeen partetik ere. Geroz eta parte hartze murritzagoa dute lasterketa hauek, eta hori arazo larria da. Bidaia, ordutegia eta batez ere prezioak arazo dira gehienetan. Pena bat da, batez ere maila txikienak motibatzeko karrera politak direlako.

IMG_1312

Más fotos en Facebook

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s